XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldiz, FONTCUBERTAk defenditzen du gauzen gaur egungo egoera, 70eko urteetan sortu zen krisialdi moral, politiko, zientifiko eta estetiko baten produktua dela.

Argazki eraikia edo staged photography delakoak, ondorio bezala argazkilariaren interesaren fikzioranzko desplazamendu bat eragiten duen argazki-errealismoaren deskredituan du bere iturria.

Errealitatea, fotografikoki, jadanik agortu eta erreportajea hil delako sentimenduak flotatzen du.

Errealitatea agortu egin dela esatea gerta liteke, eskierki, gehiegizkoa izatea.

Edozein modutara ere, bere edo beren ideiak agortzen ari zaizkienak argazkilariak dira argazkiarekiko, baina inola ere ez errealitatea, hau agortezinezkoa eta mugagabea da eta.

Behin argazkiaren inguruko beste debate handietako bati ekin ondoren, nola den bere egiaz eta benazko izaerari buruzkoa, argi eta garbi testimoniala batzuen ustez; eta aldiz, erabat eta zeharo desonestua eta gezurrezkoa besteen eritziz; Susan SONTAG agian sasikonklusio bat litzatekeenarekin datorkigu zera dioenean, alegia: argazkiaren izaera errebelatzaile honek errealismoaren izen polemikoa hartzen du jeneralean, FOX TALBOTen kamerak irudi naturalak produzitzen dituelako eritzitik eta Berenice ABBOTTek argazki piktorikoari buruz egindako salaketatik hasi, eta CARTIER-BRESSONen beldurrik handiena artifizialki gertututakoari izan behar zaiolako oharreraino, argazkilarien deklarazio kontraesate gehienak bat datoz gauzak-diren-bezalakoari buruz egiten dituzten errespetuzko deklarazio piadosoak egiterakoan.

Argazkiak dituen mugak, eta hautespeneko prozesua bera ere, jadanik abiapuntu deformatu bat da, eta aldi berean errealitatetik eta egiatik apartatua beraz.

Bi informatzaile grafikok hartutako mitin politiko baten irudiak, esate baterako, horietako batean jendeak okupatutako mailak hutsune handiekin ikusten dela; eta bestean, hartze-angelu murritz bat erabiliz jendetza ikaragarri bat erakusten duela, marko berean lortutako argazkiak dira, eta hala ere ez dute informazio bera jasotzen, aitzitik baizik, de-formatu egiten dutela esan behar da.

John SZARKOWSKI New Yorkeko MOMAko Argazki-Departamentuko Zuzendariak zuzeneko erlazio batean jartzen ditu argazkiaren produkzio-prozesua eta abagunea edo oportunitatea.

Argazkia ikusmenezko hautespen-sistema bat da.

Azken finean baten ikuspen-konoaren parte bat lekurik aproposenean eta momenturik aproposenean dagoen bitartean enmarkatzean datza.

Ajedrezean edo idazterakoan gertatzen den bezala, hainbat ahalbideren artean aukera bat egitean datza; argazkiaren kasuan, ordea, ahalbideen kopurua ez da mugatua, mugagabea baizik.

ARGAZKIAREN EGITATEAREN TEORIZAZIOA

Aurreko lerroetan azaldu den argumentu horrek berak balio du argazkigintza gainerako arteekin konparatuzko teorizazioan desprestigiatzeko.

Roland BARTHES intelektual frantsesak (1915-1980) gogor eraso zuen, arrazoi horrengatik, argazkiaren kontra.